PARTAIDETZA eta ERRENDIMENDUKO taldeak eskola-kategorietan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentutik, aurten gure kirolean berritasun gisa, ESKOLARTEKO KATEGORIETAN (infantiletan eta kadeteetan) klub bakoitzak talde bat inskribatu ahal izango du kategoria bakoitzeko ERRENDIMENDU lehiaketan. Gainerako taldeak PARTE-HARTZEAN egongo dira.

Horrek esan nahi du GIPUZKOA KOPAn eta GIPUZKOA LIGAn bi lehiaketa egongo direla, beraz, bi sailkapen eta bi irabazle; bat PARTAIDETZA modalitatean eta bestea ERRENDIMENDU modalitatean.

GIPUZKOA KOPA ERRENDIMENDUAN jokatzen duten taldeek izango dute EUSKADIKO TXAPELKETARAKO sailkatzeko aukera. ERRENDIMENDU modalitatean parte hartzen duten jokalariek ere mailaz igotzeko eta goragoko kategoriarekin jokatzeko aukera izango dute.

  • Emakumezkoen taldeak:

HERNANI KIROL ELKARTEKO BOLEIBOL sekzioan, erabaki dugu haur zein kadete mailan gutxienez bi talde daudenez (lehen eta bigarren urtekoak), bigarren urteko jokalariak izango direla ERRENDIMENDUAN parte hartuko dutenak. Lehen urteko jokalariek aukera hori izango dute datorren denboraldian.

Horrek esan nahi du bi taldeek lehiaketa desberdin batean jokatuko dutela, beraz, ez dira euren artean kanporatuko eta biek izango dute parte hartzen duten lehiaketak irabazteko aukera.

Infantilen kasuan, aurten bigarren urteko bi talde aterako dira, eta, beraz, bietako zein izango den ERRENDIMENDUAN parte hartuko duena erabaki beharko da. Kirol erabakia izango da eta bi taldeetako entrenatzaileen irizpideari jarraituko diogu. 

  • Gizonezkoen taldeak:

Lehiaketetan parte hartzen duten gizonezkoen taldeen kopurua txikiegia da bi lehiaketatan banatu ahal izateko, beraz, gizonezkoen lehiaketa BAKARRA izango da eta ondorio guztietarako ERRENDIMENDUKOA izango balitz bezala izango da, hau da, jokalariek promozioa egiteko aukera izango dute eta gizonezkoen GIPUZKOA KOPAk EUSKADIKO TXAPELKETARAKO sailkatzeko balioko du.