Kuotak eta ordaintzeko modua
URTEKO KUOTA:
- BOLEI ESKOLA: 150 €
- BOLEIBOL Gipuzkoako lehiaketak: 350 €
- BOLEIBOL Euskal Liga: 650 €
ORDAINTZEKO MODUA:
Ordaintzeko epea irailaren 1ean irekiko da, eta banku-transferentzia ES76 3035 0025 8002 5003 5146 kontu korrontera egingo da. Kontuaren titularra Hernani Kirol Elkartea da.
Ordainketa, bat, bi edo hiru epetan egin ahal izango da, eta ordaintzeko azken egunak honako hauek izango dira:
- Lehen ordainketa: irailaren 15a baino lehen
- Bigarren ordainketa: abenduaren 15a baino lehen
- Hirugarren ordainketa: martxoaren 15a baino lehen
Lehiaketetan ez dira inskribatuko, eta ekipazioa ez zaie banatuko kuotaren lehen ordainketa egin ez duten jokalariei. Ordainketa hori jasotzen dugunean, inskripzioa behin betiko onartuko da.
KENKARIAK:
Klubean anai-arrebak izanez gero, kuotak 50 €-ko deskontua izango du jokalari bakoitzeko.
Kirol-lesioak estaltzeko aseguru pribatua izanez gero, kuotak 50 €-ko deskontua izango du. (Aseguru pribatuaren txartelaren argazkia erantsi beharko duzu inskripzioan)
