Nor garen

HERNANI KIROL ELKARTEA 80ko hamarkadan sortutako irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatua da. Helburua honako kirol modalitate hauek sustatzea eta praktikatzea da:

  • Saskibaloia
  • Judoa
  • Igeriketa
  • Boleibola

Hernani kirol elkarteko BOLEIBOL atalak 40 urte baino gehiagoz funtzionatu du Eusebio Lizarazu Iruretagoyenari esker. Klubean, kudeatzaile eta entrenatzaile gisa egindako lan eskerga dela eta, hernaniar belaunaldi askok, batez ere emakumeek, kirol hau egin dute. 

Gaur egun guraso talde txiki bat ari gara klubaren kirol eta administrazio kudeaketa egiten. Eusebioren laguntza eta esperientzia dugu lan honetan gidatzeko, baina Hernaniko boleibola osatzen duzuen guztion laguntza eta parte-hartzea behar dugu.